XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, dekantazio eta haizatze leku batzuetara eramaten da, non bakteriek oso-osorik galduko duten daramaten edukin organikoa.

Gertatzen den hura edangarria izatea nahi badugu, hau da, infezio arriskurik gabe edateko modukoa, klorazio prozesu bat eragin behar zaio. Orain edan dezakezu.

Egarri al zara? Udan, asko izerditu bazara, egarri izaten zara.

Ureztatu al dituzu landareak? Txoriari ura aldatu? Behar-beharrezkoa da ura bizitza mantentzeko.

Jatekoak uretan disolbaturik banatzen dira gorputz barruan.

Etekinak izerdi eta pixaren bidez irteten dira, horiek ere uretan disolbaturik.

Uraren misterioak Sustantziak disolbatzeko duen gaitasunaz gain, bestelako misterioak ere gordetzen ditu urak.

Zure aurpegia edo paisaia bat isladatzeko gai da, ispilua balitz bezala.

Argia ostadarraren zazpi koloreetan deskonposa lezake, kristala bailitz.

Behin edo behin kristalezko botila bat hozkailuaren izozkailuan utzi baduzu, hautsia aurkituko zenuen noski.

Izan ere, urak, solidotzean, bolumen handiagoa hartzen du, eta izotz bihurtzen da.

Izotza ur solidoa da, eta ur likidotan flotatu egiten du. Egin ezazu saio bat.

Jar ezazu urez betetako eltze bat irakiten; ikusiko duzu nola gutxitzen den ura: lurrintzen ari da.

Lurrinak indar handia du; tapa bat altxatzeko gauza da, eta baita tren bat mugitzeko ere.

Ura eta gizakia Urari buruzko gauza ugari ikasi du gizakiak.

Nola sartu ubideetan, leku batetik bestera nola eraman, ur gainean ibiltzen ikasi du, ura berziklatzen, zingiretan jasotzen (gero lehorte garaian erabiltzearren), uraren indarra elektrizitate bihurtzen, urtegi batetik erortzen denean turbinari eragiten dion indarraz baliatuz... eta baita beste gauza asko ere.

Uraren eskasia konpondu beharra dago oraindik, duen banaketa desberdina eta kutsaduraren gehiagotzea.

Irtenbideak nazioarteko elkarlanean aurkitu behar dira, ura denona bait da, eta ez du mugarik.

1968.ko maiatzaren seian egin zen Estrasburgon Uren Karta Europarra.

Txosten honek uraren banaketa egoki baterako hastapenak jasotzen ditu.

Elkarlan honen hasiera da.